We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Dukhha

by Dukkha

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Baina hemen nago argi gabeko mundu hontan izar baten bila orbitan sartzeko asmotan Baina ezin mugitu, beti sistema berbera eta ezin murgildu galaxiaren beste besoetan Gazte nora hoa? Ez naiz erantzungo zaituena Oinen atzetik noa Jarraituz beren arrastoa Ez aburu ez gogorrik airezko kale hutsetan helmuga ideia barik geratu naiz bide ertzean Nire arima gose da emaidazu erantzun bat Poetak esan zidan ea zein zen nere helburua ta ordundik naiz ixilik ez zait bururatu zer esan Zer eman nizun? Hustik nagoela Zer galdu dut? Ez naizela berbera Edozer eginik, nire arima gose da Ardurak pisu Emaidazu erantzun bat Erretzen ari naiz ta ez nau baretzen itsasoak inora begiratu ta hortxe dira mamuak Zer nahi ote dute? Zer dute nire kontra? Ez al dute ikusten, ni ere itzal bat naizela?
2.
Hortzak Luze 04:56
Ibiltzen zara, ezin du jasan nire aurrean (badakizu) boteretsua zarela Zure begiak tanta urdin bizituak nire barnean zerbait pizten ari da Atzera begiratzen duzu sorbalda gainetik muzin eginez ta ni atzetik nauzu zakur hozkari okerrena lez Ez, ez, ez egin irrifarre, zure besarkada uztean zainek estutzen naute Ez, ez, ez egin irrifarre zure begirada urtzean argi erraiten naute Ikusten zaitut burua atzera botatzen estasiaturik sentsualki mugitzen Argi-ilunean zure profil zorroztua aldakak mugiz burua galtzera noa Ez, ez, ez egin irrifarre, zure besarkada uztean zainek estutzen naute Ez, ez, ez izan lotsagabe hala begiratuz gero lotu egin beharko naute! Jada beranduegi da eta zigarro hori ezpainan duzu hemen ni, zure aurrean, neska, kontrol totala daukazu! Ahoa ireki duzu musika diostadazu zure gitarra hartu ta buru putan larrua jotzen didazu Ez, ez, ez egin irrifarre, zure besarkada uztean zainek estutzen naute Ez, ez, ez izan lotsagabe hala begiratuz gero lotu egin beharko naute! Ez, ez, geldi zaitez mesedez, ez esan ez dakizula zer gertatzen ari zaiten Bai, goazen! zure lepotik igotzen bihurgunetatik behera paradisua bilatzen
3.
Hortxe goaz aurreraka hankak hara doaz eta burua gora, eskubi, ezker zearo azeleratuta noa! Martxa motzena sarturik erreboluzioa gora! Orain ezin dut inolaz geratu ez dut garaiz ikusiko horma! Ezin esan ezin egin ezin pentsa ezin senti Zirkulotan biraka nabil erpina aurkitu nahiean estabilitatea/indar zentripetoa urritzen ari da jada albotarantza noa! Lerro zuzena ezin dut egin balantza larriagoa da apur bat hala jarraituz gero barkua irauli egingo da! Ezin esan ezin egin ezin pentsa ezin senti Hortxe goaz aurreraka tunela amaitu beharrean! Gasolinari laurden bat barik heriotza guri begira!
4.
I’m not like everybody else Ta ez duzu eskubiderik zer egin esateko Ez dut sinestuko esklabuaren papera eta zure esanak ez dira agindu niretzat Denbora gehiago behar bada hartuko dut behar adina Zure bide zuzena niretzat noraeza Etsaia norbera gugan da bakarrik utzi diogun zuloak / kenduyozu behingoz bizia mantentzen du bizirik Sendatu zure burua aurkitu ezazu hilik zure hitzek jada ez dute oihartzunik Rolen rola ez dago nigan agindua dena behar du agintariak Etsaia norbera gugan da bakarrik utzi diogun zuloak / kenduyozu behingoz bizia mantentzen du bizirik
5.
Denboraren pausualdi ederra larreen ziklo amaigabea munduko maitasun asperenak dantzan sedukzioa eta orbela Gorputz guztien misterio ahaltsua barneko jainko guzien amultasuna norbere amaia den itsasoa lenengo kresalen zorabioa Ta nahi baina gehiagotan nahi baino urduriago sentitzen naiz barnean dudan ahots hautsiak kanpora egiten digu ihes Normalizatutako hitz arrazistak anai-arrebak banatzen dituzte gezurrez beteriko gorrotoak ezjakinen kultura gidatzen dute Lasaitasun kuttunena urratzen dute berriz eta berriz ere gezurrez Txanponak eta tableroa aldatu ordainsari gabe jokoa moztu Norbere biziz, hala eginez argumentuak hautsi kaletik bueltatzen ohepean baden, Herensugerik ez da inoiz egon hemen lorerik Zure begian, atzoko antzera tenore gehiegi, eta amets falta (aztura, logura) Hortzak hortzez zartatzeko beldurra odola alboan eta herioa ez dizu utziko ez arnasten ez dago ez, ez duzu aurkitzen sentitzen duzun biolentzia bularra usteldu arte pilatzen zait hitzak, hitzak falta dira ez dituzu, ez dira, existitzen!
6.
Lorratzei So 05:00
Lorratzei so, Non gaude? Burua hotz Begirada itsua Lorrazei so, Non gaude? Maskarada hontan dantzarik ote? Ezin arnastu Beldurrik gabe Antsietate hontan Denbora gose Ezin arnastu Beldurrik gabe Hazi zimel Arrakalako basoa Jende neutroa Oztopoa Munduari Nahigabe bultzaka Inertziaren jokoan Hire bularra Gure hauspoa Ezin arnastu Beldurrik gabe Antsietate hontan Denbora gose Ezin arnastu Beldurrik gabe Hazi zimel Arrakalako basoa Arrakalak garunean Arrakalak jende artean Arrakalak bakarrizketetan Mendebaldea, atsekabea
7.
Desfilea 03:05
Hasi da desfilea bere pausu astunekin gertuko trumoiak mendien erorrerak Kutxa erdian gaur ni, bihar zu, baduzu presarik? Lasai, zure hurrats bakoitzak hurbilduko gaitu betirako Hasi da desfilea bere jantzi ilunekin laino beltzak hurbildu dira desegiten euriz Maldan gora bibolin tristea ateak parez pare kirrinka eta erdoi Belzebu, Karonteren pazientziaz bila joan gabe etorriko zara Hasi da desfilea, mina, beldur likatsua, miseria, zakurrek usaintzen dute ere Ihesa! Ihesaren ideiak labankatzen odolusten ditu Ba al da? Ba al da? Ez! Ez! Nora jo? Gaur zu, bihar ni! Ezin denbora geldi biziaren bulkada autodestruktiboa Erabakitzen ez dugun afera honetan urrunetik ikusten da amildegia Ez da amesgaiztoa erreala da ta zurekin egongo/geratuko da betirako Ez duzu aldenduko gaur zu, bihar ni Hasi da desfilea gaur zu, bihar ni ezin denbora geldi
8.
Itaka 03:56
Nere Venezia, muxua aurkitu zuen tren zahar luzetik suzko portua pasatzen da lehen hutsak ziren bagoiak, orain aldiz lekurik ez geltokirik gabe Atenean eskulturan itzala ikusten da Nike eskuetatik erortzen zaiolarik nekatua ezkutu gainean inklinatzen da sugarretan, iluntzean Itsasoa zeharkatu nahi Peneloperen bila edozein Odisean murgildu behar bazen ere jakinik Karontek, pazientzia amaigabean irabazitako (xake) partida itxoiten zuela Hori zen jokoa iraungitearen pasioa amodioaren ordaina bizitza bera Salomek, berak, burua moztu dit eta orain dena buruz behera dakusat zeta artean egiten duzu dantza lamien kantu eroak bezala Itsasoko harrian eserita bilduta isilunea entzunez, besarkatuz itsasoak zure ezpainak irrikatzen ditu bakartasunean oroitu nahi zaitut Zerumuga ez dator nigana ez banoa zure irlara ez bazaitut aurrean ez dut mundutik harat ikusten
9.
Ez Maite 05:46
Batzutan, gehiegitan, ez ditugu arrazoi finkoak ametsetan gara galtzen Iritziak aldaketa barne eskema aldatu beharra oinarriak puskatzen Errez doa bizitza zailki fideltasuna nekez doa bizitza Ez du! Inor xoxik eman arren, eta ez da galtzen! ez du! Inor denborak jan arren, ez gaitzazu maite! Garai txarrak ez dira amaitu diogu burges baten gisa hiru mundu bi goseti / bat besterik Kontzientzia lasaitzeko behartuta bost aldiz astean zortzi orduz esklabutza Esanen atari beltzan ekintzak ate joka ezinen sarrera beltza Ez du! Inor xoxik eman arren, eta ez da galtzen! ez du! Inor denborak jan arren, ez gaitzazu maite!
10.
Biluztu 04:52
Orain arnastu zure tokian ez irten so barrutik Prest, tentuz, beti adi baina lasai garden izaki Ahantzi ez dakizu zugan dago ez da ezer Biluztu zaude umil /apal bibratu hori zara zu! Arnastu lurra oinetan /oinak lurrean izan gogor izan bigun Ez da energia bai fluxu behar duzuna zarena da Zu! Izaki sublime Ez dago epairik Zer zara? Badakizu? Zu! Izaten ari zara zurikeri gabe Beldurrik duzu? Zure hitzak lekuz kanpo ametsak bere zulora Egoa kate soziala etenik gabe puskatu! Arnastu, arnastu! Arnastu! Biluztu! Arnastu!

about

Diska hau Andoaingo Gaztetxean eta Iparra Studion grabatu zen otsaila eta martxoa artean.

credits

released March 31, 2017

Dukkha....

Ruben: bateria eta koruak
Aimar: gitarra, ahotsa eta hitzak
Maddi: baxua, ahotsa eta koruak

...gara.

------------------------------------------------------------------------------------

Marrazkia eta diseinua: Ander Matxain eta Ruben Requena.
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Iker "Iparra".

license

all rights reserved

tags

about

Dukkha Andoain, Spain

contact / help

Contact Dukkha

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Dukkha, you may also like: